AFRIC´FORUM

Nortzuk gara Afric´Forum

Afric´Forum

Afric‘ Forum topaketa, hausnarketa, ikerketa eta ekintza arduratsurako gune bat da, Euskal Herrian dagoen Afrikako diasporari eta Afrikaren inguruko gaien jakin-mina duten pertsona guztiei zuzendua. Afric‘ Forum gizabanakoaren eta Euskal Herrian bizi diren Afrikako komunitateen inguruan ekintza-sare bat eraikitzeko aukera ematen duen erakunde esparru bat, norbere bizitokian gizabanakoaren inplikazioa eta parte-hartzea sustatzeko, batez ere jatorrizko herrialde edo kontinentearen inguruko gaiei dagokienean, hots, Afrika.

Ikuspegia

Diaspora prestatua, arduratsua eta aktiboa gizabanakoaren kultura arteko integraziorako faktore bat da, eta Garapenerako laguntza orekatu eta iraunkor bat lortzeko zubia

Xedea

Afrikak mugitzen gaitu. Afric‘ Forum-ek Euskadin Afrikako komunitateek integrazio orekatua lor dezaten egiten du lan, eta Afrikako kontinentearen garapen benetako eta iraunkorraren alde.

Helburuak

  1. Afrika jatorri duten gizabanakoen ekarpena euskal gizartean balioztatzea
  2. Euskal gizartean Afrika jatorri duten gizabanakoen parte-hartze osoa eta eraginkorra sustatzea
  3. Kogarapen ekintzen bidez, guztiontzat onuragarria den Euskal Herriaren eta Afrikako herrialdeen arteko Elkarkidetza iraunkor bat sustatzea
  4. Bereziki, Euskadin bizi den Afrikako diasporaren emakumeen inplikazio aktibo eta ikusgarria sustatzea
  5. Afrikaren garapenerako Teknologia-transferentzia iraunkor bat sustatzea
  6. Afrikako herrialdeetan Berrikuntza guneen sorrera sustatzea